KOTXE PROIEKTUA ARDUINO

KOTXEAREN PROIEKTUA:

Ebaluaketa honetan zehar kotxe teledirigitu bat egiten egon gara IKT-ko klaseetan, eta hau egin ahal izateko, hainbat pieza eta prozedura erabili ditugu:

PIEZAK:

-Puente H L293D: Kontrolen arteko sarea eta konektibitatea hobetzeko
-Arduino UNO R3: Gure proiektuaren atalik garrantzitsuena
-Cables de conexion: Harrak edo emeak -Protoboard: Materialak, sentsoreak, arduinoak, motoreak etab. konektatu ahal izateko -Motorreductores: Aurreko trakzioa lortzeko
-Base bateria:Arduino kargatu ahal izateko eta kotxeak aurrera egin ahal izateko
-Regulador 7805: Boltajea regulatu ahal izateko
-Modulo Bluetooth HC06: Bluetooth konektibitatea lortzeko eta mobilarekin kontrolatu ahal izateko -Sensor Ultrasonico: Horma eta objetuak detektatu ahal izateko eta ez txokatzeko.





PROZEDURA:

-Lehenik eta behin, kotxe hau sortzeko, materialak bildu genituen eta kotxea diseinatu egin genuen, ondoren, kotxea sortu egin genuen materialen bidez.Hori egin ondoren, komanduak diseinatu egin genituen eta programaren bidez kotxean instalatu egin genituen.Azkenik, mobileko programa instalatu egin genuen, kotxea kontrolatu ahal izateko.

Hala ere, esan beharra dago hainbat arazo izan ditugula prozesu honen zehar.Lehenik eta behin, piezak falta genituen, eta ez genuen bluetooth-a ondo konetatzen, ez genuelako PIN ari balio zuzenak eman. Horretaz gain, kodea egiterako orduan PIN-ekin eta informazio iturriekin beste arazo bat izan genuen, kodeak ez zutelako ondo funtzionatzen.

Hala ere, oraindik ez dugu proiektu hau amaitu , baina ez da asko falta gure kotxe teledirigitua amaitu harte.

Proiektu hau ezin izango genuen egin bi bideo hauek gabe: <Muntaiaren Bideoa> & <Komandoen Azalpena>



Informazo gehiago nahi baduzue, hemen daukazue web gune bat, informazio baliagarriz beteta dagoena.



Comentarios